Nor gara

  • Alkiza 350 inguru biztanleko herria da; landa eremuan dago eta harreman zuzena du naturarekin. Gaur egun, biztanleriaren ekonomia iturriak anitzak dira, Alkizatik eta baserriko ekonomiatik kanpo kokatzen da gehiengoa.

  •  

  •  

  • Horrek eta azken urteetan Alkizara etorritako biztanle berrien eraginak kale giroa nabarmen igo duen arren baserri giroarekin eta landa eremuarekin lotura handia sumatzen da.

  •  

  • Urte hauetan ere alkizar generazio batek aukera izan du herrian bertan bizitzen gelditzeko, haurrak izan ditu eta Alkizako herri txikiak bizitasuna irabazi du.

  •  

  • Egoera horren ondorioz eskolako ikasle kopurua izugarri hazi da. Aldi berean eskolako guraso talde bat ikasle ohi izaera izateak

  • eskolari indar handia eman dio. Irakasle kopurua ere neurri berean hazi da.

 

                                                                                                

                                                                                              

  • Eskolako eraikina plazan bertan egoteak balore handia du, irekia, gertukoa egiten du. Herriko plaza jolastokia da frontoiarekin batera, herriko parkea ikasle parkea bihurtzen da.

  •  

  •                                             

  •  

  • Gure eskola, beste eskola txiki gehienak bezala, herriko eskaintza bakarra da. Eskola, herria bezala, euskalduna da, gure eremuan gazteleraren presentzia handitu den arren, oraindik orain, euskara da eguneroko hizkuntza. Euskal kulturaren hainbat alderdi errotuak daude herrian, besteak beste, herri kirolak, esku-pilota, bertsolaritza, kantagintza.

  •  

  • Beste herrialdeetako jendearen presentzia urria da baina hala ere, horrek, munduko beste ezagutza batera ireki du Alkiza. 2 urtetatik 12 urte bitarteko herriko haurrak jasotzen ditu eskolak. Adin desberdinetako ikasleak gela berean izatea balore bezala bizi dugu, adin aniztasunak, beste aniztasunekin batera, pertsonen garapenean jokatzen duen papera aberasgarria dela pentsatzen baitugu. Hau dela eta, harreman mundua oso aberatsa da, elkarreragina eta kooperazioa errazago sustatzen dira.

  •