Proiektu honek barne hartzen du ikastetxean euskara ikasteko klase emankizun formaletatik kanpora geratzen den baina ikasleak euskara bereganatu, landu, sakondu eta erabiltzeko eragin handia duen une, ekintza eta esparru oro. Eremu urriko hizkuntzen kasuan, soziolinguistikako adituek gero eta garrantzi handiagoa aitortzen diete ikaskuntza akademiko hutsaz aparteko suspergarri eta lagungarriei. Ikasleek euskara erabiltzea dute xede inportanteena arlo honetan antolatzen diren ekimenek.