JANGELAKO ORDUTEGIA:

Goizez bakarrik: irailean eta ekainean: 13:00–14:30

Goiz eta arratsaldez: egunero 12:30–14:30, asteazkenetan 12:30–14:00.

Aldaketak AURREKO EGUNEKO 12:30ak baino lehenago abisatu beharko dira, horretarako propio jarrita dagoen zerrendan oharra idatziz

(2 urteko gelan dago).

 

· Euria egiten duen egunetan ikasleek euritarako kapa erabiliko dute.

· HHn mantala erabiliko da.

· Hortzen garbiketa borondatezkoa izango da.

· Jangelakoak ez diren haurrek, jangelakoekin jolasean aritu nahi izanez gero, zaintzaileen esanak errespetatu behar dituzte.

 

ORDAINKETAK:

· Ohiko jankideek ikasturte osoko kuota 10 kuota berdinetan ordainduko dute (hilean behin) eta bekadunen kasuan, beka iristean bueltatuko zaie aurreratutakoa.

· Kuotetan deskontu eskubidea edukitzeko, ikasleak 5 egun jarraian huts egin beharko du, beti ere aurrez abisatuta. Deskontua

%50ekoa izango da.

· Kuota itzulketak gertatzen badira, kobratzen duten komisioa kuotari erantsiko zaio.

 

KUOTAK:

Ohikoak (urte osorako eskatu dutenak, gutxienez astean behin)  

           Ez Garraiatuak      4,60€ eguneko

           Garraiatuak           3,30€ eguneko

 

Ez ohikoak                       5,20 € eguneko