Azken urteetan Komunikazio Digitalerako konpetentziak garrantzia berezia hartu du hezkuntzaren esparruan. Sare eta gailu digitalak gure egunerokoan ditugu eta ikasleek tresna hauek arduraz eta modu eraginkorrean erabiltzen ikasteko beharra somatzen da. Gure eskolan gertutik bizi dugu errealitate hau, izan ere, egunerokotasunean ez dugu ia testu-libururik erabiltzen eta horrek material eta tresna digitalen presentzia eta beharra areagotzen du. Datozen urteetan hauen erabilera egunerokotasunean sistematizatzeko asmoa daukagu.

 

Sare Hezkuntza proiektuarekin bi helburu lortu nahi ditugu batik bat: lehena, orain arteko ildoari jarraituz gure prestakuntza eta jarduera hobetzea eta, bigarrena, Lehen Hezkuntza bukatzen duten ikasleen profila digitala zehaztea: izan ere, lortzen dituzten ezagutzak autonomia eman behar die erronka berriei aurre egiteko, hain aldakorra den mundu digital honetan konpetente izateko.  

 

2019-2020 ikasturtean "IKT-Heldutasun Maila Ertaina" lortu ondoren, 2020-2022 ikasturteetan "Sare Hezkuntza Gelan" proiektua baliatu nahi dugu "IKT-Heldutasun Maila Altua" lortzen laguntzeko asmoz.