IKT - HELDUTASUN EREDUA

 

Jakintzaren gizarte berriak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek (IKT) aldaketa handia eragin dute pertsonen prestakuntza-beharretan. Eta hori hezkuntza-prozesuan islatu behar da: IKTak hezkuntza iraunkorreko funtsezko tresnak dira ikasleentzat, irakasleentzat eta familientzat.

 

Alde batetik, hezkuntzan parte hartzen duten eragileek baliabide digitalak erabat aprobetxatzea eta, bestetik, herritarrak prestatzea dira helburuak.

 

Horretarako, ikastetxeetako prozesu pedagogikoetan eta administratiboetan IKTak txertatzea sustatu behar da, bai eta ekintza guztien koordinazioa eta koherentzia bermatu ere.

 

“IKT IKASTETXE EREDUA” proiektuan murgilduta egonda, 2019-2020 ikasturtean Alkizako Eskolak  "IKT Heldutasun Maila Ertaina" lortu zuen. Bide honetan, maila altua lortzea helburu duela, lan egiten ari da ikastetxeko hainbat administrazio prozesuen digitalizazioarekin, baliabide eta azpiegiturak hobetzearekin eta ikas-komunitatea osatzen duten pertsonen formazioarekin.

 

Hona hemen "IKT Heldutasun Maila Ertaina" lortzeagatik eskuratu dugun ziurtagiria. Hezkuntzako webgunean ikusi.

 

ESKOLA 2.0