Dislexia On

Dislegi On egitasmoa aitzindaria da Euskal Herrian eta British Dyslexia Associacion elkarteak garatu duen Dyslexia Friendly School markan dago oinarrituta. Ner Group eta Dislegi elkartearen artean bultzatzen da.

Kalitate Marka honen helburua da eskolan dislexia duen ikaslearen beharrak ezagutzea eta pertsona hauen beharrei aurre egiteko baliabideak eskura egotea.

Egitasmoak hiru fase ditu eta 2019-2020 ikasturtean Alkizako Eskolak lehenengo fasea bete nahi du.